2021EKO ABENDUAREN 14a Science Bitsek bere 20. saria irabazi zuen, Hezkuntzako Protagonistei zuzendutako Magisterio Sarietako Metodologia Berritzaileen kategorian. Magisterio egunkariak, Espainiako hezkuntza-prentsa zaharrenak, antolatutako Magisterio Sariek urtero saritzen dituzte munduan haien lanaren bitartez hezkuntzaren garapenean laguntzen ari diren erakunde, elkarte, profesional eta enpresak.

Gehiago irakurri

2017ko ekainaren 28a. Hau gure hemeretzigarren saria izan zen. Science Bitsek Tech & Learning aldizkariak antolatutako 2017 Best of Show Award prestigiotsua irabazi zuen. ISTE (International Society for Technology in Education) konferentzian zehar oparoak diren produktu eta zerbitzuak aintzatesten ditu programak.

Gehiago irakurri

2017ko ekainaren 27a. 
Hezkuntza Berrikuntzako Nazioarteko Topagunea (WISE) sarien 15 hautagaietako bat Science Bits izan zen. Nazioarteko hezkuntza-proiekturik onenak saritzen dituzte, hezkuntza eraldatzeko duten ahalmenarengatik. Science Bits 150 herrialde ezberdinetako 400 proiektu baino gehiagoren artean hautatua izan zen.

Gehiago irakurri

2016ko irailaren 1a. Science Bitsek Teachers’ Choice Awards saria irabazi zuen El Aula kategorian. Sari hauek kalitate bikaina eta ikasgelan errendimendu handia duten produktuak nabarmentzen dituzte. Irakasleentzako produktu onena zein den jakiteko, epaimahaiko kideek haien klaseetan erabiltzen dituzte.

Gehiago irakurri

2016ko uztailaren 19a. Science Bits EducationInvestor sarietan finalista izan zen hezkuntza-edukien hornitzaileen kategorian. Sari hauek bikaintasuna sustatzen dute eta hezkuntzaren sektoreko berrikuntza aintzatesten dute. 2016ko azaroaren 16an Londresen eman zen irabazleen berri.

Gehiago irakurri

2016ko apirilaren 18a. Science Bits BESSIE sarietan irabazle izan zen Middle School kategorian. Best Educational Software Awards (BESSIE) sariak hezkuntza bikaintasuna sustatzen duten teknologia irakasle eta gurasoei ematen dieten eduki, programa berritzaile eta web-orriei zuzenduta daude. Hautaketa irizpideen artean eduki akademikoak, balio teknikoak, ikuspegia eta kudeaketa sistema daude.

Gehiago irakurri

2016ko martxoaren 10a. Science Bitsek MEDEA saria irabazi zuen 34 herrialdetako 195 hautagairen artean. Sari hauen helburua hezkuntzan euskarrien erabileran berrikuntza sustatzea da. Ildo horretatik, sariek ikaskuntza baliabide multimedien diseinu pedagogikoren bikaintasuna sustatzen dute.

Gehiago irakurri

2016ko martxoaren 10a. Science Bits GESS Education Awards sarien finalista izan zen, Bigarren Hezkuntzarako eta Goi-mailako Hezkuntzarako tresna eta baliabide onenen kategorian. GESS Education sariak Ekialde Ertaineko garrantzitsuenak dira hezkuntza-teknologia ebazpen onenentzako.

Gehiago irakurri

2015eko abenduaren 8a. Science Bitsek munduko eduki digital berritzaileenen Reimagine Education lehen saria lortu zuen. Programa honen antolatzaileak QS Quacquarelli Symonds eta Pennsylvaniako Unibertsitateko Wharton School SEI Center dira.

Gehiago irakurri

2015eko urriaren 29a. Science Bits Global EdTech Startups Awards (GESA) sarietan finalista izan zen Europa kontinentalean. Lehiaketa hau MindCET, The Open Education Challenge, Wayra UK, EdTech Incubator eta InncubatED programen ekimena da.

Gehiago irakurri

2015eko urriaren 21a. Science Bitsek NewSchools Ignite-ren Science Learning Challenge saria irabazi zuen. New Schools-ek ekintzaileen grin eta ideia aparten bitartez hezkuntza publikoa eraldatu nahi duten ekimen berritzaileenak sustatzen ditu, haur guztiek arrakasta izateko aukera izan dezaten.

Gehiago irakurri

2015eko urriaren 12a. Science Bitsek World Summit Award irabazi zuen, e-Learning eta Zientzia ebazpen berritzaileena izateagatik 386 nominazioen artean. Sari hau Nazio Batuen Erakundeak berrikuntza digitalean inpaktu soziala duten munduko ekimen onenei ematen die.

Gehiago irakurri

2015eko urriaren 5a. Science Bitsek Tech & Learning Awards of Excellence irabazi zuen, Estatu Batuetako Tech and Learning hezkuntza-teknologia aldizkari entzutetsuaren eskutik.

Gehiago irakurri

2015eko abuztuaren 5a. Science Bits BELMA sarien irabazlea izan zen, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako material didaktikoaren kategorian. European Educational Publishers’ Group-ek antolatzen ditu BELMA sariak eta Europako kalitate oneneko hezkuntza materiala saritzen dute.

Gehiago irakurri

2015eko maiatzaren 5a. Science Bitsek CODiE Awards 2015 irabazi zuen, Zientzietako Ebazpen Didaktiko Onena kategorian. Software & Information Industry Association-ek (SIIA) emandako saria EEBB-etako hezkuntza-software onenari.

Gehiago irakurri

2015eko urtarrilaren 8a. Science Bits, GESS Education Awards-etan finalista izan zen bi kategoriatan: Bigarren Hezkuntzarako et Goi-mailako ikasketetarako baliabiderik onena eta App Produktu / ordainpeko TIC produkturik onena. GESS Education sariak Ekialde Ertaineko garrantzitsuenak dira hezkuntza-teknologia ebazpen onenentzako.

Gehiago irakurri

2014ko azaroaren 14a. Science Bits BETT Awards 2015 sarietarako finalista gisa hautatua izan zen, Bigarren Hezkuntzarako Edukirako kategorian. Nazioarteko saririk garrantzitsuenetako bat hezkuntza-teknologian.

Gehiago irakurri

2014ko uztailaren 4a. Science Bitsek Ciencia en Acción 2014 lehen saria irabazi zuen, Zientzietako Material Didaktikoak Euskarri Interaktiboan kategorian. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak eta erreferentziazko erakunde zientifikoek sustatzen dituzte sari hauek.

Gehiago irakurri

2014ko maiatzaren 2a. Science Bitsek 2014 Academics’ Choice Smart Book for Mind-Building Excellence saria irabazi zuen. Besteak beste, Princeton, Harvard eta George Washington unibertsitateetako pentsalari garrantzitsuek osatzen duten epaimahaia.

Gehiago irakurri

2014ko martxoren 20a. Science Bitsek 2014 EdTech Digest Cool Tool saria irabazi zuen Eduki Hornitzaile Onena izateagatik. EdTech Digest-en misioa XXI. mendean mundu guztiari hezkuntzaren transformazioa helaraztea da.

Gehiago irakurri