2015eko urriaren 12a

Science Bitsen multimedia ikasgaiek eta International Science Teaching Foundation-ek World Summit Awards saria irabazi zuten, e-Learning & Science kategorian, inpaktu sozial handiko berrikuntza digitaleko ekimen onenak izateagatik.

Sari honek mundu osoko ebazpen berritzaileenak aztertzen ditu. Izendatuen artean minbizia detektatzeko aplikazio ez inbaditzaile eta eskuragarri bat eta kanpaina sozialetan kreditu-txartelen integrazio-sistema bat gailendu ziren. Gainera, WSA 2015 sarien irabazleek hezkuntza-merkatuko berrikuntza digitalaren espektro zabala osatzen dute. Bigarren Hezkuntzarako zientzietarako multimedia ikasgaienbiltegiagatik saritua izan zen Science Bits. Irakasleak ikasleari datuak transmititzean oinarritutako eredu tradizional batetatik,ikerketan, pentsamendu kritikoan, deskubrimenduan eta egiten ikastean oinarritzen den eredu konstruktibista baterako aldaketa sustatzeagatik.

Science Bitseko ekipoa sari hau irabazteagatik oso harro dago, babesten dugun ereduak zientzien ikaskuntzan ulermen erreala eta ikasleen parte-hartzea sustatzen duela uste dugulako. Eredu honen bitartez, ikasleek zientzia zergatik den hain garrantzitsua hobeto uler dezakete. Eta era berean, zergatik duen inpaktu hain positiboa haien bizitzetan eta baita gizartean ere.

WSA sarien irabazleak, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) adituak diren nazioarteko epaimahai batek bi txanda egin ostean aukeratu ziren. WSA-eko epaimahaia izendatu aurretik, Nazio Batuen Erakundeko kide bakoitzak kategoria bakoitzeko produktu bat hautatu zuen maila nazionalean.

40 irabazle eta 24 hautatu 386 izendapenen artean

Science Bitsek Singapurren, 2016ko ekainaren 29an, WSA Nazioarteko Kongresuan e-Learning & Science kategorian saria lortu zuen. Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak, IKT adituak eta sektore pribatuko pertsona ospetsuak zeuden zeremonian.

ETORKIZUNEKO BERRIKUNTZA HELDU ZAIGU GAUR:
Science Bitsek 40 onenen artean lehen saria lortu zuen
berrikuntza digitalen ebazpenetan

«Pisua eta balioa duen berrikuntza digitala gidatzeko, beharrezkoa da jendearen arteko loturak ezartzea. WSA sariekin etorkizuneko berrikuntza aitortzen dugu gaur. Aurtengo irabazleak tokiko irtenbideak tokiko beharretara egokitzen dituzten ekimenen egungo hautaketa bikaina dira. Singapur agertoki ezin hobea izango da berrikuntzaren maisu horien lana nabarmentzeko», adierazi du Peter A. Bruck WSAetako presidenteak.

WSA Mundu Biltzarra enpresariei tailer edo hitzorduak eskaintzen zaizkien eta NBE, gobernuetako eta sektore pribatuko ordezkariak eta enpresari berritzaileak biltzen diren elkarreragin eta inspirazioaren erakustaldi bikaina da.

WSA sariei buruz

World Summit Awards (WSA) UNESCO-rekin, Industriaren Garapenerako Nazio Batuen Erakundearekin eta Informazioaren Teknologien Garapenerako Aliantza Globalarekin elkarlanean diharduen Nazio Batuen Informazioaren Sozietateari buruzko Nazioarteko Goi-bileraren (WSIS) alorreko mundu-mailako lankidetzaren ekimena da. WSA informazioaren eta komunikazioen teknologien (IKT) atalean komunitate digitala barne hartzen duen ekitaldi bakarra da eta 178 herrialdetan du presentzia.

Informazio gehiagorako, www.wsis-award.org.